Familia-irteera eta basoberritze-plana

Familia-irteera eta basoberritze-plana

Datorren martxoaren 10ean, igandean, basoberritze-jardunaldia antolatu dugu Lurgaia Fundazioaren ia 200 hektareako lursail batean zuhaixka gazteak eta zuhaitzak landatzeko, Undabaso proiektuaren barruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban (jarduera 8 urtetik gorakoentzat da).

Horrez gain, arratsaldean, bisita gidatua egingo dugu Gernika-Lumon, Bizkaiko historiako sinbolo nagusiak biltzen dituen herriari nortasuna ematen dioten zokoetan barneratzeko, esaterako: Gernikako Arbola, euskal herrien antzinako topalekua, edo aterpe antiaereo bateko ikus-entzunezko esperientzia.

PROGRAMA:

  • 09:30: ongietorria eta proiektuaren aurkezpena.
  • 09:45 – 13:30: landaketa.
  • 14:30: bazkaria Etxeko Erretegian (3-4 pertsonarentzako menuaren prezioa: oilaskoa + patatak + entsalada, edaririk gabe: 19,50 € inguru.).
  • 16:30: bisita gidatua Gernika-Lumon (1,5 – 2 ordu inguru).

JARDUERAREN PREZIOA:

5 € laguneko, gehienez 30 € familiako (edaririk gabe).

JARDUNALDIRAKO GOMENDIOAK

  • Jantzi arropa erosoa, eguraldiaren iragarpenaren araberakoa eta zikin daitekeena, eta mendiko edo baratzeko botak.
  • Ekarri aldatzeko arropa.
  • Ekarri hamaiketakoa eta edaria.

IZENA EMATEKO EPEA:

Martxoaren 3ra (igandea) arte, plaza-kopuru mugatua.

IZENA EMATEKO

Edozein zalantza edo iradokizun duzuela, hirukide@hirukide.com helbide elektronikora idatzi edo 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara dei diezagukezue.

Laguntzailea:

agenda 2030 euskadi 1