Udan bidaiatzeko gazteentzako deskontuak

Udan bidaiatzeko gazteentzako deskontuak

Gogoratu Garraio Ministerioak % 90era bitarteko deskontuak aktibatu dituela uda honetan garraio publikoan bidaiatzeko, bai Espainian bai Europan zehar, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat (1993ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaioak).

Beherapenak Estatuaren titulartasuneko trenetan eta autobusetan bidaiatzeko txartel arruntetan eta joan-etorrikoetan aplikatuko dira, baita Interraileko txarteletan ere, 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era bidaiatzeko izanez gero.

Beherapenez gozatzeko, WEBGUNE HONETAN erregistratu behar dira; ondoren, kode bat eskuratuko dute enpresa operadoreari emateko eta hark txartela ematean deskontua aplikatzeko.