Sorospen-ikastaroa

Sorospen-ikastaroa

Zuen seme-alabek sorosle-titulua lortu nahi badute, hauxe dute aukera ona. Ur-instalazioetako Soroslea izateko ikastaroa erdi-presentziala da, 16 urtetik gorako gazteentzat.

Izen-ematea izapidetzen dutenetik, Plataforma Birtualean sartu ahal izango dira, non eduki teorikoak, ikus-entzunezko materialak eta galdetegiak eskuratu ahal izango dituzten; gainera, matrikulatzen diren lehen egunetik bertatik, irakasle-taldearen aholkularitza izango dute une oro campus birtualaren bidez.

Ikastaroa hasi aurretik, beren beharretara egokitutako entrenamendu-plana jasoko dute, azken ebaluazio fisikoa arrakastaz gaindi dezaten, eta une oro entrenatzaileek gainbegiratuta egongo dira.

Bloke teorikoa gainditzeko gaitasun-probak:

  • Galdetegiak eta azterketa norberaren campus birtualaren bidez.
  • Lehen Laguntzari buruzko azterketa praktikoa.

Ur-blokea gainditzeko gaitasun fisikoko probak:

  • 50 m Igeriketa + 50 m Salbamendua.
  • 25 m Apnea dinamikoa.
  • 100 m Konbinatua.
  • 1. SIMULAZIOA: aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.
  • 2. SIMULAZIOA: i aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.
  • 3. SIMULAZIOA: aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.

Ikastaro hau eginda, ziurtagiri ofizial hauek eskuratuko dituzte:

Ur-instalazioetako Soroslea (UIS)
Sorosle profesionala izateko prestakuntza, prebentzio- eta detekzio-teknikei eta ur-salbamenduko jarduketari buruzkoa.

Lehen Laguntza
Laguntzari, bizkortzeko teknikei eta oinarrizko bizi-euskarriari buruzko prestakuntza.

Lekua: Bilbo

  • Datak: ekainak 17 eta 24
  • Ordutegiak: 15:00 – 20:00 (praktikak igerilekuan)
  • Prezioa: 180 €/pertsonako
  • Izena emateko epea: ekainaren 12ra arte

Lekua: Donostia

  • Datak: ekainak 17 eta 24
  • Ordutegiak: 14:00 – 19:00 (praktikak igerilekuan)
  • Prezioa: 180 €/pertsonako
  • Izena emateko epea: ekainaren 12ra arte

Gasteizkoak bazarete eta ikastaroa egiteko interesa baduzue, Donostian edo Bilbon egin dezakezue, edo gurekin harremanetan jar zaitezkete Gasteizen taldea sortzeko interesa adierazteko.

IZEN-EMATEAK

Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, idatz iezaguzue hirugazte@hirukide.com helbidera edo deitu 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara.