Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala

Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala

Azaroak 2 eta 3. Donostia

Abian da kide ugariko familien Estatu-mailako kongresuan izena emateko epea. Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian antolatuko dugu, FEFNrekin batera, azaroaren 2an eta 3an, Santu Guztien zubian, urrunagoko autonomia-erkidegoetako familiei ere bertaratu ahal izatea errazteko.

desKONEKTATU familian” izenburupean, larunbat goizean hizlari entzutetsuen hitzaldiak entzungo ditugu, non mundu digitalean bizitzeko eta gure seme-alabak bertan hezteko funtsezko jakingarriak azalduko dizkiguten. Arratsaldean eta igandean, berriz, familiarteko jardueraz eta txangoz osaturiko aisialdi-planak egingo ditugu.

Izena emandako familiok azaroaren 2tik, larunbatetik, 3rako, iganderako, gau horretan ostatua erreserbatzeko aukera ere izango duzue.

PREZIOAK

Hauek dira Kongresuan eskainiko diren zerbitzuen prezioak:

  • HIRUKIDEKO eta FEFN -eko BAZKIDEA
    • Hitzaldietarako sarrera: 10 € familiako edo 5 € pertsonako
    • Hitzaldietarako sarrera (helduak/Hirugazte) + haurrak zaintzeko zerbitzua + bazkaria: 40 € familiako
    • Familia-plana eta Hirugazte (LARUNBAT arratsaldean): 10 € familiako + familia-plana (IGANDE goizean): 10 € familiako
    • Hirugaztea bakarrik (hitzaldiak + bazkaria + larunbateko plana): 10 € pertsonako
    • AUTOBUSAK
      • HIRUKIDE (Araba/Bizkaia): 20 € familiako (Gipuzkoako hainbat geltokitan salbu: 10 € familiako).
      • FEFN (beste erkidegoak): elkarte bakoitzak adostu beharrekoa
    • OSTATUA (gosaria barne)
      • Logela ez partekatua: 75 € gaueko eta familiako
      • Logela partekatua (beste familia batzuekin): 55 € gaueko eta familiako
    • Boletoa: 5 € familiako

  • EZ BAZKIDEA
    • Hitzaldietarako sarrera: 10 € pertsonako
    • Gainontzeko zerbitzuak: kontsultatu prezioak
    • Boletoa: 10 € pertsonako

Ordainketa HIRUKIDEren datu-basean agertzen den kontu-korrontean egingo da. Ez bazarete bazkideak, jarraian ageri den kontu-zenbakira transferentzia egin beharko da eta ordainagiria helbide honetara bidali beharko duzue: administracion@hirukide.com

Kontu-zenbakia: ES36 3035 0012 71 0120057733

Logos insititucionales newsletter patrocinadores eus