Udako REEL-en lehiaketa

Udako REEL-en lehiaketa

Gogoratu uda honetan lehiaketa berria dugula Hirugazteko zuen seme-alabentzat. Aste hauetan, hondartza, igerilekua, txangoak, lagunarteko eta familiarteko planak, partekatzea, barre egitea, gozatzea… izaten dira nagusi, eta zuen seme-alabek beren udaren zatitxo bat gurekin partekatzea gustatuko litzaiguke, reel bat (bideo laburra) bidaliz.

Izan daiteke eguzkia sartzen, herriko igerilekuan “bonba!” egiten, oporretako zerbait interesgarria erakusten… Bideoak formatu digitalean (.mp4) bidali behar dituzte hirugazte@hirukide.com helbidera, izen-abizenak eta telefono-zenbakia adierazita, edo, bestela, Instagram bidez @hirugazte kontura mezu pribatua bidaliz.

  • Data: uztailaren 3tik irailaren 3ra.
  • Saria: El Corte Inglés-en 100 €-ko opari-txartela.
  • Lehiaketaren oinarriak hemen.

Gure esker ona El Corte Inglés, erakunde laguntzaile gisa:

realizadas12