Azaroaren 7an, larunbata, 10:30ean, “Nola komunikatu hobeto familian: entzun, ulertu eta konektatu” online hitzaldia egingo dugu, etxeko komunikazioa eta bizikidetza hobetu nahi duzuen gurasoei zuzenduta.
Rebeca Garcia adimen emozionalean adituak emango du hitzaldia, eta familian hobeto komunikatzeko gako eta tresna praktikoak eskainiko ditu, arreta berezia jarriz entzute aktiboan, enpatian eta hizkuntzaren erabilera kontzientean. Helburua da gatazkak prebenitzen eta murrizten ikastea, elkar hobeto ulertzea eta etxean giro emozional osasuntsuagoa izatea.
Izena eman esteka honen bidez
YouTube bidez ere ikus dezakezue, zuzenean eta izena eman gabe.
