Udatik bueltan udalerrietara egingo ditugu bisitak eta Gorliz, Lasarte-Oria, Lekeitio eta Urretxura joango gara. Udalerri horietako bakoitzean informazio-gune bat jarriko dugu, goizez zein arratsaldez, interesa duten familia guztiei arreta emateko.
Zuen zain gaude, eta oraindik bazkide ez diren familia ugariak gonbidatzen zaituztegu. Aukerarik onena izango da familia ugaria izateari buruzko zalantzak argitzeko eta Hirukidek eskaintzen dituen zerbitzuak, jarduerak eta abantailak bertatik bertara ezagutzeko.
Gorliz: irailaren 24an
Lasarte-Oria: irailak 30
Lekeitio: urriak 8
Urretxu: urriak 27
