Batzar orokorrak

Batzar orokorrak

Elkarteen Estatutuetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Zuzendaritza Batzorde bakoitzak hartutako erabakiaren arabera, Hirukide Araba, Hirukide Bizkaia eta Hirukide Gipuzkoaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten da, eta, lehenengo bien kasuan, baita Ezohikoa ere, egoitza bakoitzean, 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrenean.

– Hirukide Bizkaia: maiatzak 16, ostirala (Arturo Kanpion, 18. Bilbo).

– Hirukide Gipuzkoa: maiatzak 23, ostirala ( Pagola Gizagune. Bascongada pasealekua 10, Donostia).

– Hirukide Araba: maiatzak 30, ostirala (Avda. Reina Sofia, 112. Vitoria-Gasteiz).

(Etortzekoa bazara, baieztatu, mesedez, hirukide@hirukide.com/945 25 36 02 helbidean)

ORDEN DEL DÍA ASAOHIKO BATZAR NAGUSIAREN GAI ZERRENDA
(Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)

  1. Aurreko Ohiko Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
  2. 2024ko helburuak betetzeari buruzko informazioa.
  3. 2025eko helburuak onartzea.
  4. 2024ko ekitaldiko kontuak eta 2025eko aurrekontua onartzea.
  5. Galde-eskeak.

EZOHIKO BATZAR NAGUSIAREN GAI ZERRENDA
(Araba eta Bizkaia)

  1. Aurreko Ezohiko Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
  2. 2. Zuzendaritza Batzordea aldatzea.
  3. 3. Galde-eskeak.