25. Urteurreneko ekitaldi instituzionala

25. Urteurreneko ekitaldi instituzionala

Gure urteurrena familiekin ospatu ondoren, Zarautzen, ekitaldi instituzionala egingo dugu Hirukideren 25 urte hauek omentzeko. Gasteizen izango da, maiatzaren 15ean, asteazkenean, Familiaren Nazioarteko Egunaren 30. urtemuga beteko den egunean, hain zuzen ere. Ekitaldian, euskal erakunde eta administrazioetako kargudunak izango ditugu gurekin, baita alor ugaritako erakundeen ordezkariak ere.

Ekitaldian, 25 urte hauetan egindako ibilbidea gogoratzeaz gain, Hirukideko Zuzendaritza-batzordeetan eta haren elkarteetan urte gehien eman dituzten kideei beren laguntza ordainezina eskertuko diegu. 

Ekitaldira etorri nahi duzuen bazkideok hirukide@hirukide.com helbidera idatz diezagukezue, bertaratu nahi duzuen pertsonen izen-abizenak adierazita, eta lekurik dagoen jakinaraziko dizuegu.

Hirukideren 25. Urteurreneko Ekitaldi Instituzionala:

Eguna: maiatzak 15, asteazkena
Ordua: 19:00Lekua: Europa Biltzar Jauregia (Francisco de Vitoria auditoriuma). Gasteiz