Lagundu aitona-amona bati

Lagundu aitona-amona bati

Gure gazteentzako boluntariotza-proiektu berri hau bultzatu dugu, bakarrik dauden adineko pertsonekin ordu pare bat eman dezaten eurek erabakitzen duten egunetan, urte osoan zehar burutuz.

Gure ustez, ekimena oso beharrezkoa izan daiteke, eta esperientzia paregabea, hala gazteentzat nola edadetuentzat. Paseatzea, hitz egitea, zerbaitetan jolastea… beren barrura begira egoteari uzteko terapiarik onena eta aukera aparta izan daiteke bakarrik dauden adinekoentzat.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzekin akordioak egin ondoren, hasierako ordutegiak 11:00etatik 13:00etara edo 17:30etik 19:30era izango lirateke.

EMAN IZENA