GazteFilm Fest 2026

GazteFilm Fest 2026

Azaroaren 20tik 29ra, Vitoria-Gasteizen GazteFilm Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da, haur eta gazteak protagonista nagusi dituen zinema jaialdia.

Beste jaialdi batzuetan ez bezala, hemen gazteenek filmez gozatzeaz gain, haien garapenean aktiboki parte hartzen dute ere: filmak aukeratu, aurkeztu, bikoiztu eta baloratu egiten dituzte, ekitaldiaren funtsezko parte bihurtuz.

Zinemaldiak areto komertzialetan ez bezalako zinema familian ezagutzeko aukera eskaintzen du, gogoeta egitera, irudimena piztera eta beste errealitate batzuk ezagutzera gonbidatzen duten istorioekin. Zinema txikienei modu parte-hartzailean, hezitzailean eta dibertigarrian hurbiltzen dien kultur proposamena.

Datak: azaroaren 20tik 29ra

Lekua: Vitoria-Gasteiz

Informazio gehiago: HEMEN