Hirugazte Plana Hirupinen

Hirugazte Plana Hirupinen

Kirol jarduerak, aisia, bazkaria eta zine saioa

Gasteiz ondoko Gorbeia Merkataritza Gunean izango dugu familientzako Hirupina; aldi berean, Hirugazteko gazteek euren plana izango dute: kirol- eta aisialdi-jarduerak, bazkaria, zine-emanaldia eta zozketa (Hirugazteentzat baino ez).

Guztia 15 euroren truke Hirugazteentzat eta 30en truke haien lagunentzat. Aurrerago emango dizuegu programa osoaren berri, ixten ari gara-eta, baita haiei ere, Hirugazteren Instagram kontuaren bidez.