Hemen dugu beste behin gure Gabon-txartelen Haurren Lehiaketa tradizionala, 21. edizioa! Aukera ederra etxeko haurrek beren sormena askatzeko eta familiako eta Gabonetako espiritua nola bizi duten erakuts diezaguten. Horixe izango du bereziki kontuan epaimahaiak kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko orduan. Aurreko edizioetan bezala, hiru marrazki sarituen hamarna Gabon-txartel pertsonalizatu inprimatuko dira haien egileentzat. Gainera, horietako bat Hirukideren Gabonetako postal ofiziala izango da.
Kategoriak eta sariak:
- 4-6 urte: 120 €-ko txartela Troa liburu-dendan erabiltzeko.
- 7-9 urte: 120 €-ko txartela Caype Grupo Folderren erabiltzeko.
- 10-14 urte: 120 €-ko txartela Goya liburu- eta paper-dendan erabiltzeko.
Marrazkiak gure edozein egoitzatan utz ditzakezue, edo hirukide@hirukide.com helbidera bidali, egilearen izena eta bi abizenak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia adierazita.
Irudiak aurkezteko epea: azaroak 15 – abenduak 8, barne
Epaimahaiaren ebazpena: abenduaren 14an
Lehiaketaren oinarriak, HEMEN

