Urriaren 27an, asteartea, Urretxura joango gara gure bulego ibiltariarekin, herriko eta inguruko familia ugariengana hurbiltzeko.
Aizpurunea kultur etxean aurkituko gaituzue (Jauregi, 19), 09:30etik 14:30era eta 16:30etik 18:30era, non informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugun. Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.
Beti esaten dizuegun bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideei eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiari buruz informatzeko. Eta oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera animatzen zaituztegu!
INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.
(Ez da nahitaezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiak artatuko zaituztegu).
URRETXU
Data: urriak 27, asteartea
Ordua: 09:30 – 14:30 eta 16:30 – 18:30
Lekua: Aizpurunea kultur etxea (Jauregi, 19)
