Urriaren 7tik 17ra, Igartubeiti Baserri Museoak, Ezkio-Itsason, Sagardo Astearen 25. edizioa ospatuko du, gure lurraldeko tradiziorik errotuenetako batera familian hurbiltzeko aukera.
Egun hauetan sagarraren zikloa eta sagardoaren elaborazio prozesu tradizionala gertutik ezagutzeko aukera izango duzue, baserria, bere dolarea eta edari honen atzean dagoen lan guztia ezagutuz. Gainera, 25. urteurrena dela eta, ohiko programazioa osatuko duten jarduera bereziak antolatuko dira.
Proposamen desberdin bat, txikiek eta helduek euskal ondarea, kultura eta tradizioak elkarrekin deskubri ditzaten landa-ingurune batean.
Datak: urriaren 7tik 17ra
Ordutegia: 10:00-14: 00/16:00-19: 00
Lekua: Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso)
Informazio gehiago: HEMEN
