Hirukideren XI. Argazki Lehiaketa

Hirukideren XI. Argazki Lehiaketa

2026ko irailaren 1etik azaroaren 15era

Gure Argazki Lehiaketaren XI. edizioan parte hartzeko azken egunak. Aurten, “Bizitza, handikiro” da lehiaketaren izenburua, eta familia ugarien egunerokotasuna islatzea du helburu.

Irudiek antolaketa, bizikidetza eta familia bizitzako eguneroko eszenak erakutsi beharko dituzte: otorduak, jolasak, ikasketak, kirola, etxeko lanak, zaintza edo une partekatuak. Naturaltasuna, sormena eta familiako kide guztiak agertzea baloratuko dira bereziki.

Argazki irabazleak 250 €-ko kupoia jasoko du EROSKIrentzat, eta bigarren sailkatuak 150 €-ko kupoia, Basquetourrek sustatutako Club Euskadi Basque Country en Familia enpresetako familiarteko jardueraz gozatzeko.

Azaroaren 15era arte har dezakezue parte, familia bakoitzeko gehienez 3 argazki bidaliz hirukide@hirukide.com helbidera, JPG formatuan, koloretan edo zuri-beltzean, argazki bakoitzeko gehienez 4 MBko tamainarekin.

Patrocinad conc fotogr