City of Flowers

City of Flowers

Maiatzaren 23tik 25era, Gasteizen Loreen Jaialdia egingo da. Asteburu horretan, hiriko kale, plaza eta monumentuak lore-konposizio ikusgarriz apainduta ikusi ahal izango dituzue.

Egitarauaren barruan, askotariko jarduerak egongo dira: sormen- eta gastronomia-tailerrak, erakustaldiak, bisita gidatuak, esperientziak hiriko saltokietan eta apaindutako erakusleihoen ibilbidea. Gainera, larunbatean, “Loreen Azoka” izango da Andre Maria Zuriaren Plazan, beraz, lore-sortak, landareak eta apaingarriak erosteko aukera izango duzue.

Haurrentzako jolasgune bat ere izango da, puzgarriz, jolasez eta aurpegi-margolariz hornitua, eta doako tailerrak ere eskainiko dira. Ongizate-jarduerak ere antolatu dira, aire zabaleko yoga-saio bat, esaterako, den-denak familian gozatzeko pentsatuak.

Datak: maiatzaren 23tik 25era

Informazio gehiago: HEMEN