Maiatzaren 1etik 3ra, Familien Festaren beste edizio bat egingo da Zarautzen, “Zarautz Familia Giroan 2026” izenburupean. Ekimena topaketa, bizikidetza eta gozamena familian ingurune hurbil eta partizipatiboan sustatzeko antolatzen da.
Hala, aisia, kultura, kirola eta haurrentzako jarduerak uztartzen dituen egitarauari esker, herria egun horietan adin guztietarako pentsatutako ekintza ugariz beteko da, besteak beste: tailerrak, sukaldaritzari buruzkoa edo “Sendabelarren kaiera”, adibidez; orientazio-jarduerak; bisita gidatuak Arte eta Historia Museora; eta txikienentzat bereziki pentsatutako proposamenak, hala nola puzgarriak, magia-ikuskizunak, erraldoiak eta buruhandiak.
Gainera, zuzeneko musika, txarangak, dantza tradizionalak, gastronomia (herri-parrillada) eta kirol-ekitaldiak (Zarauzko Herri Lasterketa, kasu) izango dira.
Datak: maiatzaren 1etik 3ra
Informazio gehiago: HEMEN
