2025eko bonu termikoa

2025eko bonu termikoa

Datozen asteotan, familia askok 2025eko bonu termikoa berresteko gutuna jasoko duzue. Haren zenbatekoa 139,64 € eta 400,69 € artekoa da, familia bizi den klima-eremuaren eta daukan kalteberatasun-mailaren arabera.

Horrez gain, jakizue azken asteetan nolabaiteko kezka sortu dela bonu termikoaren tratamendu fiskala dela eta, jakin ondoren familia batzuek errekerimenduak jaso dituztela Zerga Agentzian ez aitortzeagatik.

Kontuan izan behar da bonu termikoa Estatu-mailako laguntza dela eta, printzipioz, ez dela salbuetsitako errentatzat jotzen; hau da, aitortu beharrekoa da. Halere, badirudi praktikan ez dela berdin aplikatzen lurralde guztietan, eta Euskadiko Foru Ogasun bakoitzak aplikatzen duen irizpidearen arabera aldatu egin daitekeela.

Oraingoz, bildutako informazioen arabera, Bizkaian printzipioz salbuetsitako laguntza gisa trata liteke; Araban eta Gipuzkoan, aldiz, kasu bakoitzean aplikatu beharreko irizpidea zein izango den eta aurreko ekitaldiei dagokienez zein irismen izan dezakeen argiago eta idatziz baieztatzeko ahalegina egiten jarraitzen dugu. Hori dela eta, joka ezazue zuhurtasunez, informa zaitezte ondo zuen egoera zehatzari buruz eta, beharrezkoa baderitzozue, kontsultatu zuen aholkularitzari edo dagokion Ogasunari berari.

Dena den, azalpenak modu ofizialean jasotzen ditugunean, hainbat modutan emango dizuegu horren guztiaren berri, Whatsappeko kanalaren bidez (anima zaitezte eta jarrai iezaguzue), albiste hau webgunean eguneratuz edo jakinarazpen gehiago bidaliz, informazio ziurragoa eta zehatzagoa izan dezazuen.