Goiuriko ur-jauzia: natura ikusgarria Araban

Goiuriko ur-jauzia: natura ikusgarria Araban

Natura betean helduak nahiz haurrak txundituko dituen plan bat nahi baduzue, zoazte Goiruko ur-jauzia ikustera.

Goiuriko kontzejuan kokatua, Arabako Aiarako Haranean, ur-jauzi hau Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Oiardo errekaren ur salto honek 100 metro baino gehiago ditu, eta bereziki ikusgarria da euri dezente egin duen egun batzuen ondoren. 

Plan perfektu bat da familian txango labur eta erraz bat egiteko: ibilbidea iristen da ur-jauzitik hurbil dagoen begiraleku bateraino, aldapa handirik gabe, eta oso aproposa da umeekin joateko. Gainera, ingurua —zabala eta lasaia— ezin hobea da paisaiaz disfrutatu, argazkiak egin eta ostera txiki bat egiteko.

Plan borobila, deskonektatzeko, aire garbia arnasteko eta txoko harrigarriak deskubritzeko, etxetik hurbil.

Informazio gehiago: esteka