Bilboko Arte Eder Museoa: artea familian, eta musu-truk!

Bilboko Arte Eder Museoa: artea familian, eta musu-truk!

Bilbon plan kultural bat egin nahi baduzue familian, Arte Eder Museoa duzue aukera ezin hobea. Gainera, museoa handitzeko lanek iraun bitartean, bilduma iraunkorrerako sarrerak lor daitezke doan!

Kasilda parkearen ondoan kokatua, museo hau penintsularen iparraldeko garrantzitsuenetako bat da, eta askotariko artelanak ikus daitezke bertan, bai antzinako garaiko obrak bai lan garaikideak. Euskal pinturaz, Espainiakoaz eta nazioartekoaz gozatuko duzue, Goya, El Greco, Sorolla edo Chillida bezalako artisten obrekin, umeekin joateko ezin erosoagoa den museo batean.