Hirugaztetik gazteei zuzendutako onlineko hitzaldi bat antolatu dugu, autoestimuaren eta barne-elkarrizketaren garrantzia jorratuko duena; konparazioak, autoexijentzia edo onetsia izateko beharra oso presente egon daitezkeen etapa batean.
Saioa apirilaren 18an 10:30ean izango da Zoom bitartez eta adimen emozionalaren gaian aditua den Rebeca Garcíak emango du hitzaldia. Saio horrek honako gai hauei buruz hausnarketa egiten lagunduko die: beren buruari nola hitz egiten dioten, barne-elkarrizketa horrek nola eragiten duen beren ongizatean eta zer tresnak lagun diezaieketen beren buruarekin harreman osasuntsuagoa, atseginagoa eta seguruagoa eraikitzen.
Hitzaldian gazte askoren egunerokoan ohikoak diren gaiak jorratuko dira, hala nola autokritika, segurtasun falta edo kanpotik balioespena jasotzeko beharra, eta norberaren konfiantza indartzeko eta autoestimu sendoagoa garatzeko gako praktikoak eskainiko dira.
Zuen seme-alabei proposamen hau helaraztera animatzen zaituztegu eta saioa jarrai dezatela, baliagarria eta gertukoa izan baitaiteke bereziki garrantzitsua den beren garapen pertsonalaren etapa horretan.
Mugikorretik ikusteko, Zoom app-a deskargatu beharko da.
Izena emateko: esteka honetan
