Hirukideko familia migratzaileen topaketa

Hirukideko familia migratzaileen topaketa

Anima zaitezte Hirukideko familia migratzaileen lehen topaketa honetan parte hartzera! Zuekin partekatu nahi dugu gertukoa eta parte-hartzailea den eremu bat. Bertan zuen esperientziaren, egunerokotasunaren, zailtasunen eta ideien berri eman ahal izango diguzue, elkarte gisa hobetzen jarraitu ahal izateko.

Topaketak, zuen beharrak hobeto ezagutzeko, beste familia migratzaile batzuek aurki ditzaketen oztopoak detektatzeko eta familia guztientzako elkarte baliagarriagoa, hurbilagoa eta irekiagoa izaten lagunduko diguten proposamen zehatzak jasotzeko.

Gainera, aukera ona izango da beste familia batzuekin tartetxo lasai bat partekatzeko, kafea edo tea hartu eta mokadutxoren bat jan bitartean.

Zuen ahotsa oso garrantzitsua da!Eman izena eta hartu parte lehen topaketa honetan: ESTEKA