Ekainak 20, larunbata (10:30 – 19:30)
Hirukideren familientzako jardunaldi honetan izena emateko eta gozatzeko azken egunak, Sobrongo Abentura Zentroan, Lantaronen (Araba) dagoen abentura eta turismo aktiboko parke batean, Ebro ibaiaren ertzean (kokapena).

- Hirukiderentzat egun esklusiboa
- Prezio murriztuak
- Hirukideren informazio bulegoa
- Zozketak eta sorpresak
- Hirugazte plana
- Bazkaria: kafetegia egongo da ogitarteko eta anoekin, eta etxetik eramateko aukera ere badago
- AUTOBUS zerbitzua (eskaeraren arabera): 25€/familia
- Plaza mugatuak
- Izen-ematea: maiatzaren 31ra arte
JARDUERAK
Bete formularioa familia/pertsona bakoitzeko gehienez BI jarduera aukeratuz. Hirukidek txandak esleituko ditu izen-emate orden zorrotzaren arabera; beraz, litekeena da jarduera bakarrean bakarrik plaza izatea.
- Abentura Parkea (> 6 urte): Tirolinak, rokodromoa eta zubi tibetarra. < 10 urte heldu batekin → 8,5€/pertsona
- Kayak: Igerian jakitea derrigorrezkoa. < 8 urte heldu batekin → 8,5€/pertsona
- SUP + Big SUP (paddle surf): Igerian jakitea derrigorrezkoa. < 8 urte heldu batekin → 8,5€/pertsona
- Paintball soft (> 9 urte): 8,5€/pertsona
- Arku-tiroa (> 7 urte): 8,5€/pertsona
- Orientazioa (> 6 urte heldu batekin): pista-jokoa → 7€/pertsona
- Mendi-ibilaldia:* doan (2€/pertsona fidantza)
- Itsasontzian ibilaldia: < 3 urte doan / 3-8 urte 4€/pertsona / > 8 urte 8€/pertsona
- Zaldi-bataioa (> 5 urte): 9€/pertsona
- Udal igerilekua: doako erabilera egun osoan zehar familientzat eta Hirugazteentzat
GARRANTZITSUA
- Kontuan izan jarduera bakoitzeko gutxieneko adinak
- Jarduera batzuetan beharrezkoa da heldu batekin joatea
- Hirukidek ordutegi egokiena esleituko du eskuragarritasunaren arabera
Rural Kutxa: 30 urtetik beherako seme-alaba bat bezero den edo bezero egiten den familiek 50€/familia jasoko dute bere kontuan

HIRUGAZTE PLANA
13-25 urte bitarteko gazteentzat programa berezia
10:30 – 12:00 Paintball soft
12:00 – 13:30 SUP + Big SUP
13:30 – 15:00 Norberak ekarritako bazkaria
15:00 – 16:30 Abentura Parkea
16:30 – 19:30 Igerilekua
PREZIOA:
– Hirugazte: 25€/pertsona
– Laguntzailea (ez bazkidea): 35€/pertsona
ZOZKETAK
familiak
- Donostiako Aquarium-erako 5 sarrerako 2 pack-a
- Nekatur-eko 150 euroko balea
- Bidaia-maleta
- Eroskiko club 200 euroko erosketa saria
- “Mater Ontzia”-ko (Pasaia) 5 sarrerako pack-a
Hirugazte:
- Braun action kamera (sport)
- Padel pala
IZEN-EMATEA
- KOBRANTZA: jardueraren zenbatekoa ekainaren 1tik aurrera kobratuko da Hirukideko kuotari lotutako kontutik.
- EZEZTAPENA: jardunaldian izena eman eta azkenean joaterik ez baduzue, jakinarazi behar duzue hirukide@hirukide.com helbidera MAIATZAREN 31A, IGANDEA, BARNE. Data horretatik aurrera EZ DA DIRURIK ITZULIKO.

Laguntzaileak


