Hirukideren bulego ibiltaria Aretxabaletan

Hirukideren bulego ibiltaria Aretxabaletan

Apirilaren 14an, asteartea, Aretxabaletara joango gara gure bulego ibiltariarekin, herriko eta inguruko familia ugariengana hurbiltzeko.

Anbulatorioan aurkituko gaituzue (2. solairuko bilera-gelan), 09:30etik 17:00etara, eta informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugu. Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.

Beti esaten dizuegun bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideei eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiari buruz informatzeko. Eta oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera animatzen zaituztegu!

INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.

(Ez da nahitaezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiak artatuko zaituztegu).

ARETXABALETA

Eguna: Apirilaren 14an
Ordua: 09:30 – 17:00
Lekua: Aretxabaletako anbulatorioa. 2. solairuko bilera-gela (Errekabarren, 6)