16 urtetik beherakoei betaurrekoak eta lentillak erosteko laguntza unibertsala

16 urtetik beherakoei betaurrekoak eta lentillak erosteko laguntza unibertsala

Gogoratu martxan dagoela 100 €-ko laguntza unibertsala. Eska daitekeela 16 urtera arteko gaztetxoentzako betaurrekoak eta lentillak erosteko.

Laguntza VEO Planaren barruan dago, haurren ikusmen-osasuna hobetzeko estatu-mailako neurriaren barruan, hain zuzen ere, eta betaurreko edo lentilla graduatuak erosteko eska daiteke, familia-errenta edozein izanda ere.

Laguntza programari atxikitako optika-establezimenduen bidez izapidetzen da, haiek zuzenean aplikatzen baitute deskontua erosketa egitean, eta aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da indarrean; hau da, hori izango da haurrentzako betaurrekoak edo lentillak erosteko eta laguntza jaso ahal izateko azken eguna.

Gogorarazten dizuegu gure HIRUDENDA askok laguntza honi atxikita daudela.

Hemen kontsulta ditzakezue programari atxikitako optikak eta hemen HIRUDENDA diren optikak.

Informazio gehiago: enlace