Martxoak 1, igandea
Zuen seme-alabek igande-arratsalde dibertigarria igaro nahi badute, beren Hirugazte komunitatearekin jolasean, eman dezatela izena martxoaren 1ean, igandean, 17:00etan Zoom bidez jokatuko den partidan. Ezagutza orokorrak, gaurkotasuna eta gazteen kultura (eta Hirugazteri buruzko jakinduria apur bat 😉) probatzeko Kahoota.
Saria: irabazleak El Corte Ingléseko 50 €-ko txartel bat eskuratuko du.
Gainera, izena ematen eta parte hartzen dutenek 10 €-ko deskontu-txartel bana eskuratuko dute Forum Sporten erabiltzeko (50 €-tik gorako erosketetan eta izakinak agortu arte).
