Hirukideren bulego ibiltaria

Hirukideren bulego ibiltaria

Laudio, Beasain eta Portugalete

Hurbil zaitezte, eta gonbida itzazue ezagutzen dituzuen familiak, otsailaren 24an Laudion, martxoaren 3an Portugaleten eta 10ean Beasainen jarriko ditugun informazio-guneetara. Hiru bisita horietan, arreta pertsonalizatua eskainiko dizuegu goizean eta arratsaldearen zati batean, eta gure zerbitzuak aurkeztuko dizkizuegu, gure kolektiboarekin lotutako gaurkotasunaren eta laguntza guztien berri emateaz gain. Gainera, zuen zalantzak argitu eta izan ditzakezuen iradokizunak jasoko ditugu. 

Laudion Kultur Etxean aurkituko gaituzue, Portugaleten Santa Klara Kultur Etxean eta Beasainen udaletxean. Horietan guztietan, 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugu.

Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.

Beti esaten dizuegun bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideei eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiari buruz informatzeko. Eta oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera animatzen zaituztegu!

INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.

(Ez da nahitaezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiak artatuko zaituztegu).

LAUDIO

Data: otsailak 24
Ordua: 09:30 – 14:00 eta 15:00 – 18:00
Lekua: Erabilera anitzeko gela. Herriko Plaza (Laudioko Udala)

PORTUGALETE

Data: martxoak 3
Ordua: 09:30 – 14:00 eta 15:00 – 18:00
Lekua: Santa Klara Kultur Etxea

BEASAIN

Eguna: martxoaren 10a
Ordua: 09:30 – 14:00 eta 15:00 – 18:00
Lekua: Udaletxea (Plaza. Loinazko San Martin, 1)