Bermeoko Arrantzaleen Museoa

Bermeoko Arrantzaleen Museoa

Bermeoko Portu Zaharraren gainean, Ertzilla Dorretxe historikoa dago, Monumentu Nazional izendatua, eta bere harresian barruan Arrantzaleen Museoko aretoak daude, 1948. urteaz geroztik. Mundu osoan museo bakanetakoa da bisitariei arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta arrantzatzeko teknikak erakusten dizkiena. Bertan, euskal kostaldearen eta arrantza-portuen deskribapenarekin lotutako kontuak ikus daitezke; arrantzaleen bizimodua eta ohiturak, haien gremio-elkarteak; denboran zehar arrantzarako eta nabigaziorako erabili dituzten ontziak eta teknikak.

Prezioa: larunbatetan, doan

Ordutegia

Neguko ordutegia (urtarrila – otsaila – martxoa eta urria – azaroa – abendua )

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-16:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 10:30-14:30.

Udako ordutegia (apirila – maiatza – ekaina – uztaila – abuztua – iraila)

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-19:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 10:30-14:30.

Itxita

  • Astelehenetan.
  • Urtarrilaren 1ean eta 6an, irailaren 9an eta abenduaren 25ean.

Helbidea: Ertzilla Dorretxea. Torronteroko enparantza. Bermeo

Tel.: 946 881 171