Irungo Amaia KZn “Zanpantzarren figura denboran zehar” erakusketa dago ikusgai, pertsonaia hain sinboliko horrek 80ko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera izan duen bilakaera ezagutzeko aukera ematen diena haur eta helduei.
Erakusketak jatorrizko buruak, materialak, kartelak, miniaturazko erreplikak eta azken hamar urteetako irudiekin osatutako bideo bat biltzen ditu; hala, 2018an egindako erakusketa diseinu berrienekin osatu eta eguneratu du. Paregabeko aukera zanpantzarren atzean dagoen sormen- eta artisau-lana gertutik ezagutzeko… baita etxeko txikienen jakin-mina pizteko ere.
Erakusketaz gain, familientzat bereziki pentsatutako programazioa prestatu da, bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak eskaintzen dituena (izena aldez aurretik eman behar da, irunkultura@irun.org helbidera idatziz, edukiera bete arte).
Programazio nabarmengarria
- Urtarrilak 31, larunbata
Galtzagorrien dantza-tailerra (6-9 urte), 10:00etatik 11:30era
Bisita gidatua gaztelaniaz, 19:00etatik 20:30era - Otsailak 1, igandea
Dantza-tailerra, 11:30etik 12:30era
Erraldoien laminak margotzeko tailerra (4-8 urte), 12:45etik 13:30era - Otsailak 6, ostirala
Dantza-tailerra, 18:00etatik 19:00etara
Bisita gidatua euskaraz, 19:15etik 20:45era - Otsailak 7, larunbata
Aurpegiak margotzeko tailerra (3-9 urte), 10:00etatik 12:00etara - Otsailak 8, igandea
Laminak margotzeko tailerra, 11:30etik 12:30era
“Fabrica tu propio Zanpantzar en casa” lehiaketa, 12:45etik 13:15era, sari-banaketarekin
Erakusketa otsailaren 17ra arte egongo da ikusgai.
