Familia-kahoota

Familia-kahoota

Otsailak 22, igandea

Familia askok eskatu digutenez, berriro antolatuko dugu konfinamendu-garaian sortu genuen ekimena: Kahoot-partidak.

Horregatik, aurten izango diren bi partiden lehen partidarekin hasiko gara, otsailaren 22an, igandea, 17:00etan, Zoom bidez, eta ordubete inguruko iraupena izango du. Ezagutzen ez duzuenontzat, Kahoot online TRIVIAL motako joko bat da, non galdera irekiak egiten diren eta asmatutakoak eta erantzuteko abiadura puntuatzen diren.

Bi partida egongo dira aldi berean, gaztelaniaz eta euskaraz, eta 40 galdera inguru izango dituzte.

Hizkuntza bakoitzarentzako sariak honako hauek izango dira:

  • 150 €-ko bonua Nekaturreko ostatu turistiko batentzat, irabazten duen familiarentzat.
  • Parte-hartzaileen artean 5 sarrerako pack bat zozkatuko da Hontza Extremen

Izena emateko epea: otsailaren 20a, ostirala, 12:00ak arte.

Ezinbestekoa da HEMEN izena ematea

Jolastu ahal izateko, ordenagailu edo tablet bat beharko duzue galderak Zoom bidez ikusteko, baita mugikor bat izan daitekeen beste gailu bat ere, non aplikazioa deskargatu beharko baitzenuten aldez aurretik, galderei erantzuten joateko. Gure esker ona erakunde laguntzaileei

WEB KAHOOT 1 1