HiruPIN 2025ak familia aisialdiaz bete du berriro Gorbeia Merkataritza Gunea

HiruPIN 2025ak familia aisialdiaz bete du berriro Gorbeia Merkataritza Gunea

Abenduaren 13an, larunbata, gure HiruPin eguna ospatu genuen, aurten ere Gorbeia Merkataritza Gunearen ondoan, Araban, eta familia ugari bildu genituen, oso parte hartze oneko jardunaldi batean.

Egunean zehar tailerrak, azoka-jolasak, kirol-jarduerak eta aisialdirako proposamenak egin ziren, hala nola ohe elastikoak, minigolf, karting edo jolasgune interaktiboak. Zinema izan zen erakargarri nagusietako bat. Goizeko eta arratsaldeko saioetan, “Roofman: un ladrón en el tejado” eta “Zootrópolis 2” proiektatu ziren.

Eguberrietako photocallak eta sarien zozketek, goiz eta arratsalde amaieran egindakoek, osatu zuten jardunaldia. Gainera, Hirugazteko gazteek kirola, aisialdia eta zinema uztartzen zituen plan propioa izan zuten.

Hirukidetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Gorbeia Merkataritza Guneari, parte hartu duzuen erakundeei eta familia guztiei, aurten ere HiruPin txapelketa posible egin duzuelako.