2025. urteko balantzea KOPURUTAN

2025. urteko balantzea KOPURUTAN

Urte osoan egin dugun lanak familia bazkideentzako zerbitzuak eta jarduerak indartu ditu, eta Hirugaztek finkatzen jarraitzea ahalbidetu du.

Newsletterren, webgunearen, aldizkariaren, sare sozialen, posta elektronikoen, telefonoaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familiak informatzen eta artatzen jarraitu dugu, sare sozialetan ere jarduera eta presentzia handia izanik, besteak beste LinkedInen jarduera sustatuz. Zerbitzu hau funtsezko tresna da oraindik ere familiei laguntzeko eta zuen kontsultei zein beharrei erantzuteko.

Urte osoan, bilera ugari egin ditugu hainbat administrazio eta erakunderekin, baita arduradun politiko eta kargu publikoekin ere, hiru lurraldeetako kide ugariko familien aldarrikapen nagusiak helarazteko (FEEren aplikazioa unibertsitateko edo unibertsitatez kanpoko beketan, tituluen berritzearen hedapena, 3. seme-alabentzako eta ondorengoentzako laguntzen urteen luzapena, zerga-hobekuntzak edo etxebizitza duinak…). Era berean, hainbat alkaterekin bildu gara edo alegazioak bidali ditugu haien zerga-ordenantzetan kide ugariko familientzat ezarrita dituzten hobariak hobe ditzaten edo, ez badituzte, ezar ditzaten. 

2025ean, Euskadiko hamalau udalerritan izan gara Hirukide aurkezten eta bertako kide ugariko familiei gure kolektiboaren eskubideen berri ematen, hurrenkera honetan: Urnieta, Galdakao, Bergara, Sopela, Deba, Arrigorriaga, Oion, Ondarroa, Zumarraga, Astigarraga, Oñati, Ortuella, Azkoitia eta Markina-Xemein. Horietako bakoitzean, informazio-gune bat eskaini genuen goizez eta arratsaldez.

“Familia, zorionaren formula” izenburupean, gure kongresuaren hamaikagarren edizioa egin genuen Gasteizen, non ia 400 lagun bildu ginen, heldu, gazte eta haur. Hitzaldiak Luis Gutiérrez Rojasek eta Alba Cardaldak eman zituzten, eta Hirugazteekin ere saio bat egin zuten. Horrez gain, Hirukideko bi amak eta bi aitak mahai-inguru bat egin zuten. Txikienek zaintza-zerbitzu osoa izan zuten, eta bertaratutako guztiek hainbat plan egin ahal izan zituzten familian arratsaldean.

Hirugaztek gazteentzako jarduera ugari antolatu ditu, horietako asko Hirukideren familia-proposamenen aldi berean: XI. Kongresua, txangoak eta aisialdiko jarduerak (Irrisarri Land edo HiruPin, adibidez), eta haientzat propio antolaturiko lehiaketak eta zozketak. Gainera, prestakuntza-ikastaroak eta -tailerrak eskaini zaizkie, baita boluntariotza-ekintzak ere desgaitasunaren eta kalteberatasunaren alorreko hainbat elkarterekin. Urtearen amaieran, “Gutun bat zuretzat” ekimena errepikatu zen, arrakasta handiz.

Jarduerarik nabarmenenak gure XI. Kongresua, Irrisarri Landen emandako eguna, udaberri eta udazkeneko familia-txangoak, eta gurasotasun positiboari buruzko online hitzaldiak dira. Bost “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpaina ere egin ditugu, argazki-lehiaketa eta Gabonetako postalena, eta aisialdiko eta kulturako zozketa ugari ere bai, bereziak eta EROSKI cluben Gabonetako saskiena barne, guztiak ere gure erakunde laguntzaileen babesaz.

2025ean, buru-belarri aritu gara lanean familientzako onura gehiago eskuratzeko; hala, 170 deskontu berri lortu ditugu Hirudendetan. Gainera, EROSKI cluben deskontu-txartelekin eta, udan, Hirubonuen kanpainarekin jarraitu dugu, horren erabileran marka hautsita.

Gure aldizkariaren irakurleak37.425
Sare sozialetako jarraitzaileak31.489
Newsletterraren harpidedunak12.727
Artaturiko kontsultak883
Deskontu berriak170
Agerpenak hedabideetan108
Parte-hartzea organismo eta ekitaldietan35
Bilerak erakunde eta alderdiekin32
Bilerak erakunde pribatuekin25
Antolaturiko jarduerak23
Errekurtsoak, erreklamazioak…10
Hirugazte jarduerak16