Eskerrak eman nahi dizkizuegu bai zuek bai zuen seme-alabek gure Haurrentzako Postal Lehiaketaren azken edizioan parte hartu duzuelako, baita erakunde laguntzaileei ere emandako laguntzagatik. Aurten ere, marrazki ugari jaso ditugu eta, epaimahaiaren balorazioaren ondoren, hauek izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak:
- 4-6 urteko kategoria: Maddi Agote, 120 €-ko txartela irabazi duena Troa liburu-dendan erabiltzeko.
- 7-9 urteko kategoria: Yelizaveta Oberemko, 120 €-ko txartela irabazi duena Caype – Grupo Folder saltokietan kontsumitzeko.
- 10-14 urteko kategoria: Carolina Ortiz de Uriarte, 120 €-ko txartela irabazi duena Goya liburu-paper dendan trukatzeko.
Zorionak denei, eta eskerrik asko erakunde laguntzaileei, haiei esker jarrai baitezakegu familia bazkideei honelako jarduerak eskaintzen.
