Hirukidek pertsona bat behar du barne-komunikazioa eta sare sozialak kudeatzeko, lanaldi osoz eta modu presentzialean Gasteizen. (Printzipioz, 2026ko urtarrilean hasteko)
Nahitaezkoa
- Kazetaritza, Marketin, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Ikus-entzunezko Komunikazio edo Komunikazio Digitaleko gradua.
- Bere lana euskaraz eta gaztelaniaz garatzeko gaitasuna.
- Gutxienez urtebeteko urteko aurretiko eskarmentua.
Eginkizunak:
- Sare sozialetan erakundearen jardueren datak iragartzea eta sareok egunean izatea, horretarako beharrezko programak eta aplikazioak erabiliz.
- Edukiak idaztea eta sortzea, erakundearen barne-komunikaziorako online eta offline komunikabideetan (newsletterra, aldizkaria, webgunea…).
- Elkartearen estrategiaren eta komunikazio-planaren jarraipena egitea, baita jarduerena ere.
- Noizbehinka, euskarazko hedabideen aurrean erakundeko solaskidea edo bozeramailea izatea.
Gaitasunak/Jarrerak
- Komunikazio- eta diseinu-tresnen, social media eta, oro har, ofimatikako tresnen ezagutza eta erabilera, erabiltzaile aurreratuen mailan (Office, Drive, WordPress, Canva, Metricool edo antzeko programak).
- Erakundearen misioarekiko eta ikuspegiarekiko konpromisoa eta sentsibilitatea.
- Autonomia, ekimena eta antolatzeko gaitasuna.
- Idazmen eta ortografia onak, sintesirako eta analisirako gaitasuna.
- Konfiantza eta autokontrola.
- Enpatia eta asertibitatea erabiltzaileekin edo komunitatearekin.
- Prestasuna, malgutasuna.
- Taldean lan egiten jakitea.
- Sormena edukitzea, autodidakta izatea eta diseinua gustatzea.
CVak seleccionpersonalfn@gmail.com helbidera bidali behar dira.
