Gurasoek Kongresuko jardueretan parte hartu bitartean, Hirugazteek haientzat prestaturiko programa hezigarri eta ludikoaz gozatu zuten.
Eguna hasteko, bi Hirugaztek “Gauza bat esan behar dizut. Nola adierazi sentitzen dudana min egin gabe” elkarrizketa egin zioten Alba Cardalda psikologoari, komunikazio emozionalean ardaztua. Ondoren, Luis Gutiérrez Rojas psikiatrak umoreak eta jarrera positiboak eguneroko bizimoduan duten balioari buruzko hitzaldia eskaini zuen, “Zoriontasuna ez da erosten (baina entrenatzen da)” izenburupean.
Atsedenaldiaren ondoren, Animal Flow saio dinamiko batean parte hartu zuten, ariketa fisikoa eta dibertsioa uztartuta, eta gero gazteen arteko zozketa egin zen.
Arratsaldean, Hirugazteek txangoa egin zuten Atariara eta izotz-pistara, non esperientziak partekatu eta jarduera eta bizikidetza uztartu zituen egun biribila elkarrekin amaitu ahal izan zuren.









