Joan den irailaren 14an amaitu zen 15 eta 25 urte bitarteko gazteentzako Hirugazte Argazki Lehiaketa, eta irabazlea Garazi C.G. izan da. Haren argazkiak ezin hobeto islatzen du lehiaketaren funtsa: alaitasuna, batasuna eta familia.
Saria El Corte Inglések emandako 100 €-ko opari-txartela izan zen. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu berriro ere erakunde horri bere laguntzagatik. Baita beren argazkiekin parte hartzera animatu ziren Hirugazte guztiei ere; horiek guztiek Forum Sporten 10 €-ko txartel bana eskuratu zuten parte hartzeagatik. Eskerrik asko!


