Hurrengo ikastaroak eta online hitzaldiak

Hurrengo ikastaroak eta online hitzaldiak

Hirugaztek hiru prestakuntza-proposamen ditu online, zuen seme-alabei ikasketetan eta garapen pertsonal eta profesionalean laguntzeko.

Ikasteko Antolaketari eta Teknikei buruzko online ikastaroa

Azken plazak ikasteko teknikei buruzko online kurtsorako, familia bazkideen seme-alabei zuzendua, zehazki Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitartekoentzat. Izen emateko epea irailaren 29ra arte, ostirala, 13:00etan.

Euskaraz edo gaztelaniaz eta adinaren arabera bi taldetan banatuta, beren ikasteko antolaketa eta metodoa hobetu ahal izango dituzte hurrengo eskola kurtsorako. Plaza mugatuak.

Irakaslea: 

Gaztelaniaz: Juan Alonso, ¿Sabes Estudiar? institutuaren sortzailea eta zuzendaria.

Euskaraz: Leire Carrillo de Lezkairu (Educa, eskola-laguntzarako eta prestakuntzarako zentroa).

Adinak:

Junior taldea (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 2. mailara).
Senior taldea (DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara).

Data eta ordutegia: 

Irailaren 1etik 4ra

Junior taldea: 09:00etatik 11:30era (2 bloketan banatuta, 10 minutuko atsedenaldiarekin).
Senior taldea: 11:45etik 14:30era (2 bloketan banatuta, 10 minutuko atsedenaldiarekin).

Prezioa: 

50 € pertsonako* Hirukideko bazkideentzat (jatorrizko prezioa, 80 € pertsonako). Gainera,  bigarren semeak edo alabak eta hurrengoek % 20ko deskontua izango dute, hau da, bakoitzak 40 € ordainduko du.

*Ikastaroa egiten duten eta Rural Kutxako bezero diren edo egiten diren partaideek, ikastaroaren ordainketa egiaztatzen badute, 50 € jasoko dituzte bueltan beren kontuan (urtean gehienez 2 ikastaro/jarduera laguntzen dira diruz).

Gutxieneko taldea:  10 lagun ikastaroa egin ahal izateko; kopuru horretara heldu ezean, zuekin harremanetan jarriko gara prezioan edota ordutegian eragingo duen aldaketa jakinarazteko.

* Ikastaroan parte hartzen dutenek, Rural Kutxaren bezero badira edo egiten badira, ikastaroaren ordainketa egiaztatuz, 50 €-ko diru-itzulketa jasoko dute beren kontuan (urtean gehienez 2 ikastaro/jarduera diruz lagundu ahal izango dira).

Izena emateko epea: irailaren 29ra arte, ostirala, 13:00etan.

Izen ematea HEMEN

Oinarrizko finantza-kudeaketa

Bereziki, lehen diru-sarrerak antolatzen eta ekonomiako oinarrizko kontzeptuak ulertzen ikasi nahi duten gazteei zuzenduta dago. Gakoak emango dizkiete dirua modu logikoan, eraginkorrean eta zentzuz kudeatu ahal izateko.

Eguna eta ordua: urriak 4, larunbata, 10:30etik 11:30era

Formatua: Webinar.

Irakaslea: National Nederlanden.eko adituak.

Izen ematea HEMEN

Online saioa: Nola prestatu CV on bat eta lan-elkarrizketa bat

Saio praktiko bat, enplegua bilatzeko orduan benetako tresnak emateko pentsatua: nola nabarmendu curriculum batean, nola egin aurre elkarrizketa bati eta nola transmititu norberaren onena. Ezin hobea zure karrera abiarazteko urrats sendo eta konfiantza.

Eguna eta ordua: urriak 11, larunbata, 10:30etik 11:30era

Formatua: Webinar.

Irakaslea: Enrique Pérez Urresti.

Izen ematea HEMEN