Unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak 2025-2026

Unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak 2025-2026

Dagoeneko atera dira Eusko Jaurlaritzaren 2025-2026 ikasturterako unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko bekak. Deialdi horien NOBEDADEAK eta horiek eskatzeko baldintzak zehazten dizkizuegu.

Bi beketan familia ugariagatiko kenkariari eutsiko zaio bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gainean, ohiko etxebizitzan bizi den seme-alaba bakoitzeko, eskatzailea barne. Kenkaria 525 €-koa izango da kategoria orokorrerako eta 800 €-koa kategoria berezirako.

GARRANTZITSUA: Eskaera aurkezteko epea amaitzen denean familia ugariaren titulua indarrean eduki beharko da.

Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak

Irailaren 16ra arte

Onuradunak: 2025-2026 ikasturtean zehar Euskadiko edo Estatuko zentro batean unibertsitateko ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten pertsonak (unibertsitateko ikasketak eta masterrak, unibertsitate publikoek emandako 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko prestakuntza-ikastaroak, masterra eta gradua lortzeko behar diren kreditu osagarriak edo prestakuntza-osagarriak, goi-mailako arte-irakaskuntzak eta ikasketa militar edo erlijiosoak).

AURKEZTEKO EPEA:

2025eko irailaren 16ra arte, 23:59an.

Salbuespenak:

• Eskatzaileek ikasketak egiten dituztenean matrikula-epea aurreko puntuan adierazitako epea amaitu ondoren hasten denean, beka-eskaera matrikula egin eta hurrengo bost egun baliodunetan egin ahal izango da. Inola ere ez da onartuko 2025eko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.
• Eskatzaileek 2025eko abenduaren 31tik aurrerako matrikula-epea duten ikasketak egiten badituzte, eta ikastaro horretarako bekarik eskatu ezin badute, 2026-2027 ikasturtean eskatu ahal izango dute, betiere ikasketa horien amaiera-data 2027ko ekaina baino lehenagokoa bada.

ALDAKETAK: Hiriarteko joan-etorriei lotutako zenbateko osagarria lortzeko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin izango du hurrengo taulako 3. muga gainditu (aurreko urtean ezin zen 2. muga gainditu).       

Kide konputagarriak1go muga (€)2. muga (€)3. muga (€)
19.31513.89815.567
213.97123.72426.573
318.62932.20136.070
423.28638.24242.836
527.01242.74347.878
630.73846.14251.685
734.46349.50355.451
838.19052.85059.199
Kide gehigarri bakoitzeko1go muga (€)2. muga (€)3. muga (€)
3.7253.3403.740

Ikasketa presentzialen kasuan, igo egin da hiriarteko lekualdatzeari lotutako zenbateko osagarriaren zenbatekoa, eskatzailearen ohiko bizilekuaren eta ikastetxearen kokapenaren arteko distantzia laburrenaren arabera:

• 5 eta 10 kilometro artean: 204 €
• 10 eta 30 kilometro artean: 409 €
• 30 eta 50 kilometro artean: 809 €
• 50 eta 200 kilometro artean: 1.052 €

Bizikidetza- eta familia-unitatearen errentaren kenkariei dagokienez, handitu egin da unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituen neba-arreba bakoitzeko kenkaria, beka eskatzen badu, eta 2.000 eurokoa da orain. Kenkari hori aplikatu ahal izateko, zirkunstantzia hori adierazi beharko da eskabidean horretarako aurreikusitako atalean.

NOBEDADEAK

Desgaitasunen bat duten ikasleentzako arauen barruan puntu berri bat gehitu da. Puntu horren arabera, % 25eko edo hortik gorako eta % 65etik beherako minusbaliotasun aitortua duten ikasleek, matrikula osoa aukeratzen badute, % 25eko igoera lortuko dute dagozkien beka-osagai guztietan, matrikularen prezio publikoen salbuespena izan ezik.

INFO +

OHIKO GALDERAK

Unibertsitatez kanpoko ikasketak

Onuradunak: Euskadin ikasketak egiten dituzten eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzetako eta ikasketa profesionaletako ikasleak diren pertsonak, 2025-2026 ikasturterako.

Gogorarazten dizuegu kide ugariko familiako pertsona desgaituek jantokiko eta garraioko dirulaguntzak jasotzeko eskubidea izango dutela. Gainera, dirulaguntza horiek emateko ez da erreparatuko errentan, ez eta familia-ondarean ere.

ALDAKETAK

Egoitzari lotutako zenbateko finkoko osagaia 2.500 eurotik 2.700 eurora igo da.
Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako laguntzak jasotzeko, Hezkuntza Sailaren W67 aplikazioan erregistratu behar da.

AURKEZTEKO EPEA:

2025eko urriaren 6ra arte.

Salbuespenak:

• Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondorengo matrikulazioak. Eskaera matrikula-eskaeraren kopiarekin egin behar da, matrikula egin eta gehienez hilabeteko epean.
• Familiaren sostengatzaile nagusiaren heriotza, edo familiaren nahitaezko erretiroa, arauzko adina betetzeagatik gertatzen ez bada, epe horiek igaro ondoren.

Nolanahi ere, eskaera berriak 2026ko martxoaren 31ra arte baino ez dira onartuko.

Deialdia ikusi

OHIKO GALDERAK