Uztailaren 1era, asteartera, arte
Hirukidek Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak (FEFN) zabaldutako Estatu-mailako inkestan parte hartzera animatu nahi zaituzte. Izan ere, oso garrantzitsua da parte hartzea, lagin nahikoa baldin badago bakarrik lortu ahal izango ditugulako Euskadiri buruzko emaitza zehatzak. Epemuga uztailaren 1a, asteartea, da.
Inkesta anonimoa da, minutu gutxi batzuetan erantzuten da eta hurrengo Espainiako Kide Ugariko Familien Erradiografia osatzeko balio izango du, hau da, kolektiboaren errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duen urteroko azterketa; gure kasuan, Euskadiko kide ugariko familionak.
Hartu parte HEMEN
Eskerrik asko zuen laguntzagatik! Erantzun bakoitza lagungarria da.
