Murgil zaitezte ingurune magiko batean Leitzarango Bide Berdea eginez, bidezidor natural bihurturiko antzinako trenbidea, hain zuzen ere, baso hostotsu, tunel, zubi eta putzu artean.
Zuen haurrei hobekien egokitzen zaien bide-tartea egin dezakezue, ibai ondoko atsedenlekuetan gera zaitezkete edo Andoainen Leitzarango Bisitarien Zentroa bisita dezakezue. Ezin apartagoa familia-plan lasai eta freskagarriaz gozatzeko.
Lekua: Leitzaran (Andoain, Gipuzkoa)
Ordutegia: Bisitarien Zentroa: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 18:00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 16:00etara.Informazio gehiago, HEMEN
