Instagrameko gure kontuaren bidez ere, zozketa bat egin genuen Familiaren Nazioarteko Egunaren harira, eta gure familiak esaldi bat partekatzera animatu genituen.
Parte-hartzea oso arrakastatsua izan da, eta jaso ditugun erantzun hunkigarri eta originalek kide ugariko familien aniztasuna eta balioa islatzen dituzte.
Zorionak eman nahi dizkiogu @rosayatior1-ri, zozketaren irabazleari, zeinak Basquetourren eskutik 150 €-ko opari-txartela eskuratu duen Euskadiko planik onenez gozatzeko.
Hona hemen idatzi dizkiguzuen eta familiaren espiritua hobekien laburbiltzen duten esaldi nabarmengarrienetako batzuk:
- Familia bizipoza da!
- Nire familia da nire izana.
- Emozioak, maitasuna, lotura, sentimenduak, harro egotekoa, nire familia niretzat BIZITZA da.
- Gu geu izan gaitezkeen tokia da, maitatuak eta errespetatuak izango garela jakinda.
