2024ko Bonu Termikoaren ordainketa

2024ko Bonu Termikoaren ordainketa

Gogoan izan egun hauetan etxean jasotzen ariko zaretela 2024ko Bonu Sozial Termikoari buruzko informazio-gutuna, Eusko Jaurlaritzarena. Jakinarazpen horrek, hil honetan eta datorrenean helaraziko denak, familia onuradunei dagokien zenbatekoaren berri ematen die, zeina urtean 138 eta 398 € artekoa izan daitekeen, zaurgarritasun-mailaren eta etxebizitza dagoen eremu klimatikoaren arabera. 

Laguntza hau jasotzeko, ez da aldez aurreko eskaerarik egin behar, 2023ko abenduaren 31n Bonu Sozial Elektrikoaren onuradun zineten familiontzat automatikoa izango baita; hala, Eusko Jaurlaritzak jakinarazpen-gutuna bidaliko dizue. Bertan, esleitu zaizuen zenbatekoa eta dirua zein kontu-zenbakitan jasoko duzuen jakinaraziko zaizue, eta laguntzari uko egiteko edo bankuko datuak aldatzeko aukera izango duzue. 10 eguneko epean ez baduzue uko egiteko edo aldaketarik egiteko eskaerarik egiten, ordainketa egingo da.

Horrenbestez, egiaztatu aipatu jakinarazpena helarazi dizuetela eta adierazi bankuko datuak, aldatu betikoak izan arren, kobratzeko orduan atzerapenak edo akatsak saihesteko eta, horrela, dirua arinago eskuratzeko.