Hirukideko familiok 70 €/egun tarifa berezia izango duzue, familiako, Sendaviva abenturaren, animalien eta atrakzioen parkea bisitatzeko. Prezio oso onuragarria bazkideentzako 101 € tarifa orokorraren aldean.
Familia bakoitza zuen kasa joan ahal izango zarete, bisita zuon erritmoan antolatuta, eta aukeratzen duzuen egunean nahi duzuenean sartu eta atera ahal izango zarete, deskontu garrantzitsu hau jasota.
Gainera, nahi izanez gero, beste bisita bat egin ahal izango duzue 56 euroren truke, asteburu horretan bertan zein 2026ko denboraldiko beste edozein egunetan.
Deskontu bereziko egunak eta erreserbatzeko epea
- 2026ko maiatzak 9-10 – Izena emateko azken eguna maiatzaren 3a
- 2026ko maiatzak 16-17 – Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a
- 2026ko maiatzak 30-31 – Izena emateko azken eguna maiatzaren 24a
Sarreren erreserba
Sarrerak eskatzeko, eman izena HEMEN epemuga baino lehen.
Informazio garrantzitsua
Behin izena emanda, ezin izango da baliogabetu eta ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko. Data aldatuz gero, Sendavivak 3 € kudeaketa-gastuak aplikatuko ditu. Gainera, promozio hau adierazitako egunetarako bakarrik balio du. Bisita-data aldatu nahi bada, kudeaketa-gastuak ez ezik, 101 € tarifa orokorrera arteko aldea ere ordaindu beharko da.
Sarreren kobrantza Hirukidek egingo du, familiari lotutako kontu-zenbakitik kenduta. Eskatutako sarrerak bisita egin baino egun batzuk lehenago bidaliko dira emandako posta elektronikora.
