Hirukideren bulego ibiltaria Oionen

Hirukideren bulego ibiltaria Oionen

Datorren asteazkenean, maiatzak 14, herrian dugun bulego ibiltariarekin egongo gara, bertara hurbildu eta informazioa jaso nahi duten familia ugariei arreta eskaintzeko.

Goizean (09:30etik 14:00etara) udaletxean egongo gara, eta arratsaldean (15:00etatik 18:00etara) udaletxe zaharrean dagoen Udal Artxiboan aurkituko gaituzue. Bi espazioetan informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugu, zalantzak argitzeko, Hirukideren laguntzak, zerbitzuak eta berrikuntzak ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko.

Bisita hauek aukera paregabea dira beti familia ugaria zaretela eta Hirukidetik zuen eskura jartzen dugun guztiaren berri emateko. Animatu inguruko beste familia batzuk ere hurbildu eta elkar ezagutzera!