Irabazi zure urteko kuota Kaiku produktuetan

Irabazi zure urteko kuota Kaiku produktuetan

F+F kanpaina berria

Gogoan izan azaroan eta abenduan gure “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainak martxan jarraitzen duela, Kaikuren eskutik. Hala, kide ugariko beste familia bat bazkidetzea lortzen duzuen Hirukideko familiak, hilabete bakoitzean, Kaiku produktuen sei sortaren zozketan parte hartuko duzue; sorta horiek 42 €-ko balioa dute, alegia, Hirukideko urteko kuota beste. Gainera, ohikoa den bezala, parte hartzen duten gainerako familien artean, Hirukideren merchandising produktuen pack baten zozketa egingo dugu.

Kanpainan parte hartzeko, elkartutako familia berriak Hirukiderekin bat egitera animatu duen familia bazkideko kideren baten izen-abizenak adierazi behar ditu inskripzio fitxan (edo identifikatzeko aukera ematen duen beste edozein datu). Izena emateko hurrenkerari jarraituz, lehenengo sei familiek Kaiku produktu-sorta jasoko dute zuzenean etxean. Animatu parte hartzera eta lagundu elkarrekin hazten!

Eskerrik asko hauei:

logo kaiku png 1