Garraio publikoaren doakotasuna 14 urtera arte

Garraio publikoaren doakotasuna 14 urtera arte

Araban eta Bizkaian, garraio publikoa doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat uztailaren 1etik urtea amaitu arte. Tuvisa, Gasteizko autobusen udal-enpresa, izan da adin-hedapenari batu zaion azkena, lurraldeko gainerako garraioek onartua baitzuten. Bizkaian, berriz, Garraio Partzuergoa izan zen neurria iragarri zuen lehena.

Adingabeek, onuraz gozatu ahal izateko, Barik edo BAT txartel pertsonalizatua izan beharko dute. Oraingoz, Gipuzkoak ez du jakinarazi doakotasuna 14 urtera luzatuko duen ala ez, beraz, lurraldeko garraio publikoa 12 urtetik beherakoentzat da oraindik ere doakoa