Datorren apirilaren 22an amaituko da Eusko Jaurlaritzak 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat antolatutako Auzolandegietan izena emateko epea. Bertan, jatorri desberdinetako gazteak biltzen dira eta, borondatez eta eskuzabaltasunez, gizarte-alorreko proiektuetan laguntzen dute bi eta lau aste bitartean, lana jarduera osagarriekin uztartuta.
Gazte interesdunek mezu elektronikoa bidali behar dute gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera, zein plazatan parte hartu nahi duten adierazita (gehienez hiru).
Informazio gehiago: esteka
