Hirukidek, hilabete hauetan, kontaktu-erronda egin dugu hiru aldundietako alderdi eta Ogasuneko sailekin zerga-arloan ditugun proposamenak gogorarazteko eta helarazteko, seme-alaba gehiago dituzten familiei dagokienez ekitatea eta babesa hobetzeko. Foru-gobernuek Elkarrekin Podemos-ekin adostutako neurriak jendaurrean ezagutzera eman bezain laster, HEMEN eguneratuko dizkizuegu.
Hona hemen PFEZren alorreko gure eskaera nagusiak:
- Ondorengoengatiko kenkariak handitzea, % 20 lehen eta bigarren ondorengoengatik, eta % 50 hirugarrenagatik eta hurrengoengatik.
- Kide ugariko familientzako kenkari espezifikoa (3 seme-alaba edo gehiago).
- Adingabeak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeagatiko kenkaria hedatzea, 14 urtera arte, eta baldintzak malgutzea (epe laburragoa kontratazioan).
- Etxebizitza erosteagatiko edo alokatzeagatiko kenkarian kreditu fiskala handitzea kide ugariko familiei, % 20 gehiago hirugarren seme-alabatik aurrerako haur bakoitzeko.
- Kenkarien bateragarritasuna gurasoen artean, haietako batek kuota nahikorik ez duelako zerga-onura guztiak aplikatu ezin baditu.
Horrez gain, honako hau proposatzen dugu:
Sabemos que el grueso de estas propuestas no será atendido a corto plazo, pero seguiremos trabajando para que los partidos e instituciones las atiendan lo antes posible.








