Hirukideren bulego ibiltaria Deban

Hirukideren bulego ibiltaria Deban

Martxoaren 11n, asteartea, Debara joango gara, udalerriko familia ugariei laguntzeko. Bertan, gure zerbitzuak aurkeztuko dizkizuegu, gaurkotasunaren eta kolektiboarentzako laguntzen berri emango dizuegu, eta zuen zalantzak eta iradokizunak argitu eta jasoko ditugu.

Beti adierazi dizuegun bezala, unerik onena da kide ugariko familia izaerari buruz dituzuen zalantza guztiak argitzeko eta gure zerbitzuak, jarduerak eta abantailak ezagutzeko. Bide batez, animatzen zaituztegu ezagutzen dituzuen beste familia ugariak gonbidatzera, Hirukideko bazkideak ez direnak.

DEBA:

Data: martxoak 11, asteartea
Ordua: 09:30-14:00 eta 15:00-18:00
Lekua: Udaletxeko ate nagusiko harrera gunean

Orduaren erreserba (ez da ezinbestekoa) esteka honetan